Ane Iturriak La Sagra Skyrace mendi lasterketa irabazi du Granadan

Ataria 2019ko ekainaren 18a

Alpino Uzturreko korrikalari gazteak Espainiako Kopako junior mailako lasterketa irabazi du. 15 kilometroko ibilbidea egiteko bi ordu eta sei minutu behar izan ditu tolosarrak.

Tolosaldeko mendi lasterketa egiteko aukerarik ez du izan asteburuan Ane Iturriak, Granadan izan baita Espainiako Kopa lehiatzen. La Sagra Skyrace mendi lasterketan parte hartu zuen Alpino Uzturreko korrikalariak, igandean. Bidaia ez zen alferrikakoa izan, garaipenarekin itzuliko baita etxera Iturria. 15 kilometro egiteko 2:06:00 behar izan zituen, hau da, kilometroak 8 minutu eta 24 segundoko erritmoan egin zituen. Lasterketa bere osotasunean kontuan hartuta, helmugan 19.a izan zen tolosarra. Bigarren emakume juniorrari 14 minutuko aldea atera zion, eta hirugarrenari 16koa. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!