Unax Olano Arozenak Matematika Olinpiadaren saria jaso du

Ataria 2019ko ekainaren 14a

Laskorain Ikastolako ikasleak, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuaren eskutik jaso zuen, pasa den ostiralean, XVII. Eduardo Chillida Matematika Olinpiadaren saria. Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen Lakuako egoitzan burutu ze ekitaldia.

Euskal Herriko matematika ikasle onenak saritzen ditu lehiaketa horrek, eta matematikaren ezaguera gizarteratzea du helburu. Bertan, problemak ebatzi behar izan zituzten ikasleek; ez-ohiko problemak ebazteko ahalmena sustatzeaz gain, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna, pentsaera dibergentea eta egoera berriei aurre egiteko trebezia lantzen dira.

2019ko edizioan, Euskal Herriko 105 ikastetxetako DBH-ko 2. mailako 3.000 ikasle inguruk hartu dute parte. Finala maiatzaren 11n izan zen, hiru hiriburuetan, eta 259 neska-mutil lehiatu ziren. Orain, Olinpiadan puntuaziorik altuena eskuratu duten 12 ikasleek jaso dute dagokien saria. Unax gurasoekin bertaratu zen ekitaldira, baita matematiko irakaslearekin eta tutorearekin ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!