Beste urte batez, «giro bikainean» ospatu zuten, Tolosan, Gipuzkoako haur gorren 10. topaketa, maiatzaren 31n. Herrialde osoko 3 eta 12 urte bitarteko 30 ikaslek, irakasleekin batera, auto lasterketak edota memoria jolasak egin zituzten, besteak beste. Ezarritako helburu nagusia bete zuten: gorren arteko harremanak sustatu, sakondu eta aberastea.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?