San Joan Torneoaren finalerdien bigarren jardunaldia jokatuko da larunbatean

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 11a, 19:59
Aurreko larunbatean, Zazpi Iturriko Zabala adunarra partidaren une batean. AGERREMEDIA.COM

Finalerdietarako dagoeneko sailkatu dira Gutierrez, Julen Alberdi eta Espinal.

Aurrera doa Tolosako lau eta erdiko San Joan Torneoa, eta larunbat honetan, 11:00etan hasita, finalerdien bigarren jardunaldia izango da jokoan Beotibar frontoian. Jubeniletan Fernandez (San Juan) eta De la Fuente (Buruzgain) ariko dira lehian. Errioxarra ondo aritu zen aurreko partidan, eta De la Fuente bere mailako onenetakoa da, Asperekin aurre-kontratua duena.

Etorkizunekoen mailan Zabala (Zazpi Iturri) eta Arribillaga (Ardoi) izango dira aurrez aurre. Zabala adunarrak min handia egin zuen aurreko partidan sakearekin, eta bere aurkari izango denak ere aurreko kanporaketa ona jokatu zuen. Zabalak 22-13 irabazi zion Aristiri (Gure Txeru) aurreko larunbatean. Elite mailan Elola (Tolosa) eta Zubizarreta (Lapke) ariko dira. Biak oso ezagunak afizionatuen mailan.

Aurreko jardunaldia jokatu eta gero, torneoko lehenengo finalistak erabakita geratu dira. Jubeniletan Gutierrrez (San Cosme) errioxarrak Larrazabali (Amurrio) 22-10 irabazi zion. Gutierrezek oso ondo jokatu zuen, eta Larrazabali aurreko egunean jokatutako Mallabiako finala nabaritu zitzaion, ezker eskua nahiko justu baitzuen.

Etorkizunetan Julen Alberdik (Gazteleku) 22-19 irabazi zion Ruiz de Larramendiri (Lapke). Oraindik gripe batetik guztiz osatu gabe egon arren, Alberdik bere kalitatea baliatu zuen partida irabazteko. Elite mailan Espinalek (Huarte) 22-8 irabazi zion Lerenari (Najerino), beste erakustaldi bat eginez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!