Apirilean, 1.217 TAO ordainketa egin ziren Mugipark aplikazioan

Ataria 2019ko ekainaren 11

Martxoan jarri zen abian Mugipark aplikazioa, TAO aparkalekuetan mugikorrarekin ordaintzeko sistema berria, alegia. Hilabete horretan, 178 operazio gauzatu ziren mugikorra erabiliz.

Azken asteetan, baina, goranzko joera mantendu du, apirilean kopuru hori zazpi bider biderkatu baita. 1.217 ordainketa egin dira Mugipark aplikazioa erabiliz, guztira gauzatutako operazioen %3,16.

TAO makinetan egiten diren eragiketa guztiak mugikorretik egitea ahalbidetzen du aplikazioak. Erabiltzaileek, «erosotasunean eta erraztasunean» irabazten dutela nabarmentzen du udaltzaingoak. «Edozein lekutan egonda ere, urrunetik kudeatu daiteke zerbitzua, autora bertaratu beharrik gabe».

Parkimetroetan burutzen diren tramite guztiak egin daitezke aplikazioan, esaterako, aparkatze denbora luzatu edo egokitu, isunak kudeatu edota frogagiriak eskatu. Ordainketa mugikorraren bitartez eginda, gainera, ibilgailuan ez da ordainagiririk utzi behar, TAO kudeatzaileak matrikularen bitartez egiaztatzen baitu ordainketa. Aplikazioan matrikula ezberdinak sartu daitezke ordainketak egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!