EGITARAUA
07:00
Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.
08:30
Diana, Tolosako Musika Bandaren eskutik.
08:45
Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik.
09:00 - 12:00
XLII. Jose Mari Anza Memoriala. Txirrindularitza (Oriako TX.E.) San Frantziskon.
09:00
Diana, Tolosako Dultzaineroak eta GiroArte Dultzaina Taldea taldeen eskutik.
09:30
Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.
10:00
Meza Nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria Musika Kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute Udalbatzak, kofradiek, dantzariek eta erraldoiek; aldi berean, elkarteetako eskopetariek ordenantzetako salbak botako dituzte betiko tokietan. Elizkizunak amaitu ondoren, eskopetari konpainiak Euskal Herria plazan bilduko dira berriro, bertan azken deskargak egiteko.
13:00
Kontzertua, Berdura plazan, Tolosako Musika Bandarekin eta Tolosako eta Iruñeko udal txistulariekin.
16:40
Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arratseko otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, Udalbatza, bordondatzariak, txistulariak, Musika Banda eta eskopetarien konpainiak Trianguloan bilduko dira, bertan Udalbatzak Esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dira. Ondoren, Udalbatza Zumardiaundira joango da eta ohiko Aurreskua dantzatuko da bertan.
Kalean txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuz alaitzen.
23:00
Suak: Vulcano piroteknia.
23:30
Dantzaldia Tributo Sabina taldearekin, Lopez Mendizabal pasealekuan.
23:30
Kontzertua Plaza Berrian: Tximeleta.