Armen alardea gero eta jendetsuagoa izaten ari da, zorionez nafar eta gipuzkoarren arteko harremana, kultura, musika eta dantzarekin gehiago lotuta dago azken urte hauetan, gerraz blaitutako garai historikoan baino.
Tolosan oso estimatua den Bordon Dantzarien ikuskizun paregabeak alaitasunerako uneak eskaintzen dizkigu, aurten 40. aldiz, baita Zortzikoak eta Aurreskuak. Eskopetarien txapelak, ondo antolatutako ilaratan hasiko dira goizean goiz eta kolore ezberdinetako txapeladun gazteak elkarrekin amaituko dute egunaren azkenean.
Hain dira ikaragarriak erraldoiak, goi-goitik begiratzen digute eta festarekin bat egiteko, dantzan aritzen dira, ezinezkoa badirudi ere, arin eta alai.
San Joan bezperako gauak, iraganean udako solstizioan antolatzen ziren jai paganoen magia du eta San Joan egunak kristauentzako esanahi berezia. Eta naturaren zikloarekin lotuta gaude danak, eguzkiak gero eta indar gehiago har dezan, ohore San Juan egunari.
Suaren gaineko jauziak ekar diezaiola herri honi pakea eta elkartasuna eta ospatu ditzagun herriko jaiak umorez, errespetuz eta modu berdinzalean.
Olatz Peon Ormazabal, Tolosako Alkatea