Michelena eta Uranga hirugarren geratu dira Ferialekuko hondartzan

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 10a, 09:26

17 urtez azpiko Euskadiko Hondartza Bolei Txapelketa jokatu da Tolosan; Toloboleiko bi bikote aritu dira lehian.

Tolosako Ferialekuan bildu ziren larunbatean, gizonezkoen Euskadiko 17 urte azpikoen txapelketako gazteak. Maila oneko boleibolaz gozatzeko aukera izan zuen hara gerturatu zen orok goiz osoan zehar.

Sei bikote aritu ziren nor baino nor eta azkenean, sestaoarren arteko final baten ondoren, erraz nagusitu zen Sanchez-Sanchez bikotea. Txapelketari dagokionez, bi taldetan banatutako ligaxka jokatu zuten lehenik. Guztira, bikote bakoitzak hiru partida jokatu zituen eta horrela geratu zen azkenean sailkapena:

  1. Sanchez - Sanchez (Club Voleibol Sestao)

  2. Gallo - Ruiz (Club Voleibol Sestao)

  3. Michelena - Uranga (Tolobolei)

  4. Ureta - Garrastegi ( Madre de Dios)

  5. Fedrini - Fernandez (Madre de Dios)

  6. Oyarzabal - Artola (Tolobolei)

Tolosarrentzat lehen esperientzia izan zen maila honetako txapelketa batean eta benetan, urduritasunak-urduritasun, maila ederra eman zuten bi bikoteek. Gozatua ere hartu zuten eta aurrerantzean borrokan jarraituko dute.

"Toloboleik badauka horrelako txapelketak Tolosara ekartzeko asmoa. Kirol honi Tolosaldean ere eman diezaiogun merezi eta behar duen indarra!", azaldu dute antolatzaileek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!