Artista eta artisauen topaleku, Made in Tolosa

Tolosaldeko Ataria 2019ko eka. 8a, 20:23

Inguruko artista eta artisauei espazio bat ematea du helburuen artean Made in Tolosa azokak. Bosgarren urtez antolatu dute, eta zortzi postu jarri dituzte Box.A elkartearen kanpo aldean.

Box.a Arte Elkarteak antolatzen du, eta Tolosaldeko artista eta artisau guztiak azokan parte hartzera gonbidatu ohi dituzte, beren lana ezagutzera emateko. Ilustrazioak, gantxilloa, moda jasangarria edota argazkilaritza bildu dira postu ezberdinetan. Eta beraien artean elkartzea eta ezagutzea ere badu helburu azokak.

Jendearen joan etorria izan da, eta postuz postu ibiltzeaz aparte, txoko ezberdinak antolatu dituzte hizketan egoteko, trago bat hartuz, edota jateko izozkien eta krepeen postu bat jarri dute.

Opari bereziak erosteko aukera eskaintzen du, eta jendea horretara gerturatzen dela adierazi dute antolatzaileek. Eta produktu esklusibo edota bakarrak daude, eta eskuz egindako gauzei balorea ematea nahi dute honelako azoka antolatuta. Azken finean, arteari merezi duen lekua ematea.

Azokari bukaera emateko, jam session batekin emango diote.  

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!