2019/06/24 07:00

TOLOSAKO SANJOANAK 2019. San Joan eguna

TOLOSAKO SANJOANAK 2019. San Joan eguna
Tolosa

07:00. Zinegotziei deia, Tolosako Udal Txistulari Bandaren eskutik.

08:30. Diana, Tolosako Musika Bandaren eskutik.

08:45. Diana, Tolosako eta Iruñeko Udal Txistulari Banden eskutik.

09:00-12:00. XLII. Jose Mari Anza Memoriala, Oriako Txirrindulari Eskolak antolatuta, San Frantzisko pasealekuan.

09:00. Diana, Tolosako Dultzaineroen eta GiroArte dultzaina taldearen eskutik.

09:30. Plaza Zaharrean eskopetariak eta Tolosako Musika Banda elkartuko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien omenez, udalbatza buru dela.

10:00. Meza nagusia Andre Maria parrokian. Santa Maria musika kaperak parte hartuko du. Ondoren, prozesioa. Bertan parte hartuko dute udalbatzak, kofradiek, dantzariek eta erraldoiek. Aldi berean, eskopetari konpainiek ordenantzetako salbak botako dituzte, ohiko tokietan.

13:00. Kontzertua Berdura plazan, Tolosako Musika Bandaren eta Tolosako eta Iruñeko txistularien eskutik.

16:40. Udalbatza, Tolosako Musika Banda, txistulariak, bordondantzariak eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arratseko otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean, udalbatza, bordondantzariak, txistulariak, musika banda eta eskopetariak Trianguloan elkartuko dira. Bertan udalbatzak esku-aldatzeko soinua eskainiko du, eta azken deskargak egingo dituzte. Ondoren, udalbatza Zumardiaundira joango da, eta ohiko Aurreskua dantzatuko dute bertan.

20:00 / 23:30. Kalean txaranga kalez kale ibiliko da.

23:00. Su artifizialak: Vulcano.

23:30. Dantzaldia Tributo Sabina taldearekin, Lopez Mendizabal plazan.

23:30. Kontzertua Plaza Berrian: Tximeleta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!