2019/06/21 11:30
11:30. Helduen egunari hasiera emango diote.
17:00. Erraldoi eta buruhandien konpartsaren irteera, Tolosako Dultzaineroek lagunduta, Gernikako Arbolaren lorategitik.
18:00. Jaien hasiera iragartzeko, suziria jaurtiko dute udaletxeko balkoitik, eta kanpaiak joko dituzte.
18:00. Iraunkorrak txaranga kalez kale ibiliko da, herria doinuz girotzen.
19:30. Isidro Larrañaga akordeoi orkestraren kontzertua, Berdura plazan.
20:30. Kontzertua Euskal Herria plazan: Urko eta Tolosako Musika Banda.
23:00. Kontzertuak Plaza Berrian: Izaki Gardenak eta Adi.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?