2019/06/12 18:30

Kultur eskaintzari begirada Tolosaldeko gazteen ikuspuntutik

Kultur eskaintzari begirada Tolosaldeko gazteen ikuspuntutik
Tolosako kultur etxea, Tolosa

2018ko neguan Tolosaldeko 16 eta 18 urte arteko gazteen kultur kontsumo ohituren inguruko ikerketa egin du Galtzaundi Euskara Taldeak. Ikerketa hori eskualdeko batxilergoko eta lanbide heziketako ikasleekin gauzatu da eta kultur eskaintzari eta kontsumoari buruzko datu esanguratsuak atera dira bertan. Horiei buruz hitz egiteko, mahai ingurua antolatu da ekainaren 12an, Tolosako Kultur Etxean. Bertan, Herrikide, Laskorain eta Orixe ikastetxeetako batxilergoko ikasleek beren ikuspuntua azalduko dute ikerketak emandako emaitzen inguruan. Mahai ingurua Josu Artutxa eta Iñigo Otaegi kazetariek gidatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!