[BABESTUTAKO EDUKIA] Euskal Eskola Publikoaren festak arrakasta handia izan du

Euskal Eskola Publikoa 2019ko ekainaren 9a

Errenteriako festa egun arrakastatsuaren ondotik, 2020ko Euskal Eskola Publikoaren jaia Bastidak hartuko du.

Euskal Eskola Publikoaren 28. festa ospatu genuen joan den igandean, Errenterian, Makina bat taupada goiburuarekin. Espero zen bezala, milaka lagun bildu ziren festa gunera, herri eskola euskalduna, inklusiboa, aldarrikatzailea, berritzailea, parte hartzailea eta beste ezaugarri asko dituen Euskal Eskola Publikoa omentzeko.

Gogoetarako eguna izateaz harago, igandekoa festa eguna izan zen, eta handiek eta txikiek gozatu ederra hartu zuten hango puzgarriekin, pailazoekin, kontzertuekin, txotxongiloekin, Dj-ekin, tailerrekin eta beste entretenimenduekin. Errenteriako herria Euskal Eskola publikoko gurasoz, ikaslez eta irakaslez bete zen, urteroko zita honetara hutsik egin gabe elkartu baitziren denak; hezkuntza-sare bat, gure seme-alaben heziketan zer esan handia duena, kalera ateratzeko.

Datorren urtean Bastidaren txanda izango da; Koldokide IGEren eskutik lekukoa hartu zuen eta, ez dugu zalantzarik egiten, aurtengo giro aparta errepikatuko dela datorren urtean ere, Arabako herrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!