Tolosa finalerdietan, gomazko paletan

Ataria 2019ko ekainaren 7a

Herriarteko Pilota Txapelketan, gomazko paletan, finalerdietan murgilduko dira. Eskualdetik Tolosak lortu du horraino iristea, aurreko kanporaketan Irun gainditu ondoren. Anoetak Azkoitiaren aurka zuen kanporaketa, eta ezin izan du aurrera egin.

Tolosa finalerako txartela lortzen saiatuko da, Usurbilen aurka. Joaneko partidak kanpoan jokatu zituen atzo gauean. Eskuzko jokamoldean, finalerdietara sailkatzea izango dute jokoan asteburu honetan. Altzok Azkoitiaren aurka jokatuko du, gaur, 22:00etan, Azkoitiko Gurea frontoian. Altzon jokatutako norgehiagokan, kadeteetan 16-22 galdu zuten, jubeniletan irabazi, 22-10, eta nagusietan galdu 13-22. Beraz, 1-2ko aurkako markagailuarekin joango dira altzotarrak Azkoitira.

Tolosa da finalerdietarako sailkatzen saiatuko den eskualdeko beste taldea, nahiz eta ez duen erraza. Bihar izango ditu itzulerako partidak, etxean, Beotibar frontoian, 19:30ean. Ataun du aurkari, eta joaneko partidetan 2-1 galdu zuten tolosarrek: kadetetan irabazi egin zuten 19-22, jubeniletan galdu 22-13 eta nagusietan ere galdu 22-8.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!