Joxe Mari Elolari eman diote Lanbide Heziketa Euskadi Saria

Ataria 2019ko ekainaren 6a

Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresua ospatzen ari dira Donostiako Kursaal Jauregian. Tolosaldea Lanbide Heziketako zuzendari ohia bertan izan da saria jasotzen ikastetxeko kidez inguraturik.

Joxe Mari Elolaren ibilbidea saritu dute Lanbide Heziketako Nazioarteko Kongresuan. LH-ko Euskadi Saria atzo jaso zuen Elolak kursaalen, lankide ohiez inguraturik.

Joxe Mari Elola Tolosaldea LH-ko lehen zuzendaria izan zen. Ondoren, Teknikako Berrikuntza Zentroa berak jarri zuen martxan, han ere lehen zuzendaria izan zelarik. Iaz hartu zuen erretiroa, eta ordura arte, azken lau urteetan, berriro ere Tolosaldea LH-ko zuzendaria izan zen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!