Hainbat tasen borondatezko ordainketa epea zabaldu du udalak

Ataria 2019ko ekainaren 5a

Astelehenean, hainbat tasen borondatezko ordainketa epea zabaldu zuen udalak. Honakoak dira tasak: hondakinak, IBIak, taxiak, kutxazain automatikoak eta Belena bizikleta patioarena. Ordainketa epea uztailaren 8ra bitarte luzatuko da.

Tasa helbideratuta dutenei, zuzenean egun horretan pasako zaie ordainketa, kontu korrontetik. Gainerakoek, berriz, aurtengo tasak helbideratzeko aukera dute hilaren 27ra bitarte. Bestalde, hilaren 14rako bere helbide fiskalean agiri ez helbideratua jasotzen ez duenak, kopia bat eskatzeko aukera izango du UDATE zerbitzuan borondatezko epea amaitu baino lehen.

Ordainketa banketxeetan edota sarean burutu daiteke, www.tolosa.eus webguneko 'Nire ordainketa' plataforman. Horrez gain, udal bulegoetan ere ordaindu daiteke, baina txartela erabiliz soilik; ezin da eskuz edo transferentzia bidez burutu. Informazio gehiago nahi duenak, aurrez aipatutako webgunera jo edo 943 697 458 telefono zenbakira deitu dezake.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!