Lehiakorrak eta alaiak

Ataria 2019ko ekainaren 3a

Tolosa CF ohorezko mailako infantilek bosgarren amaitu dute Euskadiko Txapelketa. Asteburuan Lezaman jokatu da azken fasea eta Athletic gelditu da txapeldun.

Futbol taldeen denboraldiak azken partidetara iristen ari dira. Tolosa CF-ko infantilek asteburuan jokatu zituzten azkenak. Gipuzkoako hirugarren sailkatu bezala lortu zuten Euskadiko Txapelketarako txartela. Lezaman, maila polita erakutsi ondoren bosgarren amaitu zuten, eta jokalari baten osabak esan bezala: "gazteak orain ere eredu; umoretsu eta alai izanagatik talde lehiakorra izatea dagoela erakutsi dute". 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!