Giro ederrean ospatu dute Bisigu eta Sagardoaren Festa

Irati Urdalleta 2019ko ekainaren 2a

Bisigua jateko nahiz sagardoa edateko aukera eduki dute Zerkausiara hurbildu direnek.

Bisigu menua dastatzeko aukera egon da Zerkausian antolatu duten Bisigu eta Sagardoaren festan. Bazkaldu aurretik sagardoa edatea erabaki duenik ere egon da. Horiek aukeran izan dituzte eskualdeko zortzi sagardotegitako sagardoak. Hain zuzen ere, Goikoetxea (Lizartza), Zabala (Aduna), Aburuza (Aduna), Sarasola (Asteasu), Isastegi (Tolosa), Eguzkitza (Tolosa), Begiristain (Ikaztegieta) eta Zalbide (Abaltzisketa) sagardotegietako sagardoa egon da bertan. Behin egarria aseta, Orio estilora prestatutako bisigu menua jan dute, Katxina eta Xixario erretegietako parrilariek prestatuta.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!