Eskolarteko boulder ligaxka jokatu dute Usabalen

Irati Urdalleta 2019ko eka. 2a, 17:15

Eskolarteko boulder txapelketarako puntuagarria izan da Tolosako proba eta bertan erabaki da sailkapena ere: Eneritz Perez izan da ligako irabazle kadeteetan, Irati Guenetxea infantiletan eta Manex Iñurrategi alebinetan.

Eskalatzen igaro dute goiza hainbat haur eta gaztek. Izan ere, Tolosako Usabal kiroldegiak jokatu da eskolarteko I. Gipuzkoako boulder ligaxka. Aretxabaletan urtarrilaren 27an jokatutakoaren ondoren, hau izan da bigarren proba eta bertan erabaki da sailkapena.

Hiru mailatan banatuta lehiatu dira. Kadeteetan Peru Azurza izan da irabazle, Eneritz Perez bigarren eta Garazi Gurrutxaga hirugarren. Infantilei dagokienez, Irati Guenetxea izan da nagusi eta bere atzetik sailkatu dira Amets Etxabe eta Leire Diaz de Medibil. Alebinetan, berriz, Manex Iñurrategik lortu du lehen postua, Intza Elizalde izan da bigarrena eta Maddi Aguirre hirugarrena.

Ligako sailkapenean, berriz, kadeteetan, Eneritz Perez izan da nagusi eta ondoren sailkatu dira Oihan Diaz de Mendibil eta Julen Zubizarreta. Infantil mailan, Irati Guenetxea izan da lehenengoa, Leire Diaz de Mendibil bigarrena eta Xuban Moral hirugarrena. Alebinetan, aldiz, Manex Iñurrategik irabazi du eta bere atzetik sailkatu dira Intza Elizalde nahiz Maddi Aguirre.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!