Gurpil gainean, Abraham Olano zikloturista martxan

Irati Urdalleta 2019ko ekainaren 2a

Proban 450 txirrindularik baino gehiagok hartu dute parte, inoizko kopururik handienak. Bi ibilbide izan dituzte aukeran: 94 kilometroko laburra eta 157ko luzea.

Bizi-bizi iritsi dira VI. Abraham Olano zikloturista martxako lehen txirrindulariak. Atzetik zetozen beste 450ek ere martxa ederra ekarri dute. Eguraldia lagun, 450 txirrindulari baino gehiago elkartu dira goizeko 8:00etarako Usabalen. Ibilbidea amaitu ere bertan egin dute. Oriako txirrindulari eskolak antolatuta, itzuli luzea eta motza izan dituzte aukeran. Lehenengoa 157 kilometrokoa izan da eta bigarrena 94 kilometrokoa.

Besteak beste, Asteasutik, Zarautzetik eta Bidanitik igarota heldu dira parte hartzaileak Usabalera. Ibilbide luzea egin behar zutenenek, ordea, jarraitu egin behar izan dute. Horiek Leabururantz jo dute eta Leitza, Betelu nahiz Lizartza igarota, berriro Usabalera itzuli dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!