Ekosferaren azken uhinak

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko ekainaren 1a

Ekosferaren azken uhinak 6 1559398486797
Ekosferaren azken uhinak 1 1559398483351
Ekosferaren azken uhinak 2 1559398484065
Ekosferaren azken uhinak 3 1559398484821
Ekosferaren azken uhinak 4 1559398485612
Ekosferaren azken uhinak 5 1559398486280
Ekosferaren azken uhinak 7 1559398487383
Ekosferaren azken uhinak 8 1559398488178
Ekosferaren azken uhinak 9 1559398488865
Ekosferaren azken uhinak 10 1559398489466
Ekosferaren azken uhinak 11 1559398490023
Ekosferaren azken uhinak 12 1559398490610
Ekosferaren azken uhinak 13 1559398491344

Euskadi Irratian, astean behin Jokin Aldazabal kazetariak gidatzen duen Ekosfera saioaren amaiera festa ospatu dute, gaur, Tolosan. Goizean, bisita gidatuak egin dituzte, kultur etxean hitzaldi ezberdinak entzuteko bildu aurretik.

"Ez dago beste arrazoirik. Ikasturtea amaitzean, erretiroa hartuko dut, eta beraz, ez dut irratsaioarekin jarraituko", adierazi du Jokin Aldazabal kazetariak, kultur etxean hitzaldi saioarekin hasi baino lehen. Ondorioz, 9 urteren ondoren, ingurumenaz eta hausnarketaz aritzen diren kolaboratzaileekin batera esan die agur irrati uhinei.

Goizean hasi da gaurko ekosfera eguna, bi bisita gidaturekin. Batetik, eta Mikel Olanoren laguntzaz, Elosegi parkean zehar ibili eta txoriak entzuteko aukera izan dute 15 bat lagunek. Bestetik, Brian Cullem Tolosaldea Tour-eko gidak, alde zaharraren historia eta bitxikeriak azaldu dizkiete bertaratu direnei.

Ondoren, kultur etxean elkartu dira. Guztira, 20 bat lagunek entzun dituzte irratsaioko kolaboratzaileek eskainitako hitzaldiak. Ekologiaz, Arantxa Txintxurreta aritu da: Kristina Zuza, berriz, Fisikaz; Kimikaz aritzeko, Josu Lopez-Gazpio tolosarrak hartu du hitza. Azkenik, Aitziber Sarobe ingurumenaz hitz egin du, eta Ortzi Akizuk, kontsumoaz.

Hasieran eta amaieran, zuzeneko musika izan dute Mariaje Rekondo, Amaia Lizaso eta Amaia Arostegiren eskutik. Musikariek, irratsaioko sintoniak zuzenean interpretatu dituzte. Azkenik, antzerki obra bat izan dute kultur etxean, taldeko argazkia atera eta bazkaltzeko elkartu aurretik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!