Astelehenean zabalduko dute Udal Musika eskolan ikasle berriek izen emateko epea

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 30a

Ekainaren 3tik 28ra ikasle berriek izango dute aukera matrikulatzeko.

Ikasturtea amaituta ez dagoen arren, dagoeneko 2019-2020 ikasturteko matrikula epeak hasi dira Tolosako Eduardo Mocoroa Udal Musika Eskolan.

Ekainaren 3tik 28ra bitarteko epea izango dute matrikulatzeko aukera, plazak bete artean. Irailaren 3tik aurrera, berriz, kasu berezien (4. zikloa) eta bakanteak betetzeko matrikulen txanda izango da.

Tramiteak musika eskolan bertan burutu beharko dira. Horretarako aukera egongo da, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara eta, astelehenetik ostegunera baita arratsaldez ere, 17:00etatik 19:00etara. Edozein zalantza argitzeko musika eskolara bertara joan daiteke, 943 65 15 93 telefonora deitu edo musika@tolosa.eus-era idatzi. Matrikula orriak eta matrikularako baldintzak www.tolosa.eus-en eskuratu daitezke.

Matrikulak pixkanaka ari dira egiten. Horrela, bertako ikasle direnen eta lehenengo aldiz instrumentua joko dutenen izen emateak dagoeneko eginda daude.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!