Elosegi parkeko biodibertsitatea ezagutu eta aztertu dute Tolosako 210 ikaslek

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 31

Herrikide, Laskorain eta Samaniegoko bost urteko 210 ikaslek Elosegi parkea bisitatu eta bertako flora eta fauna ezagutu dute.

Baso Eskolaren programarekin lotuta, bost urteko Tolosako haurrak Elosegi parkea bisitatzen ari dira bertako fauna eta flora ezagutzeko helburuarekin. Tailer hauen bidez, parkeko fauna txikia ezagutzeko aukera izan dute ikasleek: animalia motak, non bizi diren, ezaugarriak... Gainera, intsektuentzako hotela ere egin dute eta aztertzen ere aritu dira euren ezaugarriak (mokoa, hankak, habiak...), espezieak...

Herrikide, Laskorain eta Samaniego 210 ikasle inguru aritu dira tailerretan parte hartzen. Horretarako, Aranzadiko ornitologia saileko kideen eta Tolosako Ingurumen Zentroko teknikarien laguntza izan dute. Bisitak ikastetxeen arabera egiten ari dira eta datorren asteazkenean amaituko dituzte.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!