Intxurreren denboraldi amaiera

Ataria 2019ko maiatzaren 30a

Aurreko larunbatean denboraldi amaierako afaria egin zuten Intxurre futbol klubeko kideek Alegiako herriko plazan.

Afaldu ostean sari banaketa egin zuten, eta bertan klubeko talde bakoitzeko jokalari bat saritua izan zen: preferente nesketan, Leire Camaron; erregional mutiletan, Asier Alustiza; jubenil mutiletan, Gari Sagastibeltza; kadete mutiletan, Iker Murua; infantil mutiletan, Alex Maiza eta Iker Ropero; eta infantil nesketan, Nagore Balda.

Beste bi sari berezi ere banatu zituzten. Horietako bat, Garaialde Iturgintzari, hainbat urtetan denboraldi amaierako opariak eman dituenari eta jadanik jubilatu denari. Bestea Paula Del Pozori, Intxurreko jokalari ohia eta gaur egun krosean eta triatloietan egiten ari den ibilbidea goraipatuz. Larunbatean ere, preferente mailako neskek koparen finalerdia izan zuten, eta 3-1 galdu zuten.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!