Tolosako Sanjoanak 2019

'San Juan Sua Dantzan' kartelak irabazi du lehiaketa 306 botorekin

Ataria 2019ko maiatzaren 30a

Sei kartelen artean Alvaro Limousinena izan da bozkatuena. Tolosako San Joan Jaien irudia aukeratzeko 733 boto izan dira.

Alvaro Limousinen San Juan Sua Dantzan kartelak iragarriko ditu 2019ko San Joan jaiak. Hilaren 26ean amaitu zen bozkatzeko epea eta emaitzen arabera tolosarraren lana izan da aukeratua. Bordon-dantzariak ditu protagonista. Oso pozik agertu da Limousin, diseinu grafiko ikasketak egiten hasi berria: "Jaietako argazki ezberdinak ikusiz sortu zitzaidan ideia, eta dantzariak sanjoanen ikur gisa irudikatzeko hautua egin nuen". Ilusio handiz landutako proiektua izan dela adierazi du Olatz Peon Ormazabal alkatearen eskutik saria jasotzeko unean. Hain zuzen, 500 euroko saria eskuratu du.

Orotara 26 lan aurkeztu dira aurten lehiaketara, iaz baino 9 gehiago, eta horietatik seik lortu zuten Lara Mendizabal, Eider Epelde eta Jon Gaztañagak osatutako epaimahaiaren galbahea pasatzea. Ondoren bozketa irekia egin zen, aurten estreinakoz internet bidez soilik, eta 733 boto jaso dira, Horietatik %56.75 emakumezkoenak, eta %43,25 gizonezkoenak. 306k Alvaro Limousinen lana lehenetsi dute. Honela banatu dira botoak:

 

Lanak

Botoak guztira

San Juan Sua Dantzan

306

Sutako eta Jaiko gaua

231

Zuk Su

135

San Joanak 2019 Tolosa

29

Jolgorio

25

En Llamas

7

Guztira botoak

733

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!