Zigarrotxoak, zigarroen truke

Ataria 2019ko maiatzaren 30a

Tabakoaren Nazioarteko Egunaren bueltan, Asuncion klinikan mahai informatibo bat ezarriko dute, bihar, tabakoak eragiten dituen kalteei buruz kontzientziatzeko. OMEren arabera, urtean, 7 milioi pertsona baino gehiago hiltzen dira tabakoaren erruz.

Bihar, Tabakoaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Asuncion klinikak mahai informatibo bat ezarriko du, pazienteei, erabiltzaileei eta herritarrei tabakoak gure egunerokoan duen kalteari buruz kontzientziatzeko.
 
'Osasun Gaiak' proiektuaren barruan kokatuta dagoen ekimen hau, Asuncion klinikak sare sozialetan eta Assumptio Proinnova Fundazioaren webgunean egindako kanpaina baten ondorioa da. Horrela, klinikaren sarreran kokatuko den mahaian, Tolosako Teila eta Zigarrotxoak eta gozokiak, nikotinazko zigarroez aldatuko dira.
 
Urtean, 7 milioitik gora hildako
 
Tabakoa heriotza saihesgarrien lehen eragilea da munduan. Minbizi, gaixotasun kardiako eta arnas-aparatuko gaixotasun gehienen atzean dago: horiek dira munduan hildako gehien eragiten dituztenak. Aldi berean, bizi maila kaltetzen duten zenbait gaixotasun kronikoren eragile da. Bestetik, badira kontuan hartzeko zenbait albo-kalte ere: azalaren zahartze goiztiarra, insomnioa, ultzera, gastritisa edota usaimenaren eta dastamenaren galera.
 
Erretzaile batek, erretzaile ez den pertsona batek baino hiru aldiz arrisku handiagoa du gisa horietako gaixotasun bat pairatzeko. OMEren arabera, tabakoak 7 milioi hildako baino gehiago eragiten ditu urtean munduan; Espainian, 52.000. Horrez gain, tabakismo pasiboa ere kezka iturri nabarmena da, urtean 6.200 hildako eragiten baititu, eta haietatik 5.000 etxean arnastutako kearen ondorio izaten dira. Egunean kaxa bat erretzen duen pertsona batekin bizitzea, egunean bederatzi zigarro erretzearen parekoa da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!