Patxi Arrondo Goierriko Bola Txapelketako txapeldun

Ataria 2019ko maiatzaren 29a

Zazpi bolaleku ezberdinetan lehiatu ondoren irabazi du txapela tolosarrak. Azken jardunaldia joan den larunbatean jokatu zen Mutiloan.

Aurreko larunbatean,maiatzak 25, Mutiloan amaitu zen aurtengo Goierriko Bola Txapelketa. Zazpi jardunaldiz osatutako txapelketa da eta aurtengo txapelduna Patxi Arrondo tolosarra izan da. Azken jardunaldira bi birlako aldearekin iritsi zen Arrondo. Mutiloan, bigarrengoarekiko abantaila horri eutsi eta txapela irabaztea lortu zuen.

Zazpi lehen sailkatuek saski bana jaso zuten ondorengo herrien opari: Zerain, Idiazabal, Olaberria, Legazpi, Segura, Gabiria eta Mutiloa. Ondoren, Mutiloako ostatuan afari eder batekin amaiera eman zitzaion txapelketari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!