Ezkur hanburgesa egiten ikasi dute Bedaion

Ataria 2019ko maiatzaren 25a

Asteburua Bedaion pasatzeko deialdia egin dute, belar eta mendiko fruituen aitzakian. Ikastaro teoriko eta praktiko interesgarriak antolatu dituzte Belar txarrik ez do! lelopean.

Cesar Lema eta Sofia Armenterosek ikastaro interesgarria eskaini dute Bedaion. Besteak beste, ezkurraz aritu dira hizketan. Hanburgesak egiteko ere balio duela azaldu dute, eta klase teorikoaz gain praktikoa eskaini dute. Kosmetika naturalak ere bere tartea izan du, eta mendi bueltan aurkitutako belarrekin lanean aritu dira ondoren. Belar txarrik ez do! ekitaldien barruan asteburu pasa egitera deitu dituzte herritarrak Bedaiora.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!