Espinalek, Arribillagak eta Altunak, pauso bat aurrera San Joan Txapelketan

Ataria

Aurreko jardunaldiko jubenilen partidaren une bat. WWW.AGERREMEDIA.COM

Lau eta erdiko Tolosako San Joan Pilota Txapelketaren bigarren jardunaldian, jubeniletan Altunak (Aurrera-Tolosa) 22-13 irabazi zion Senarri (Lapke). Etorkizunekoetan, Arribillagak (Ardoi) 22-13 irabazi zion Osari (Gazte Leku). Eta, elite mailan, Espinal (Huarte) 22-12 gailendu zen Prietoren (Danok Bat) aurka.

Bihar izango da txapelketaren hirugarren jardunaldia, Beotibar pilotalekuan, 11:00etan hasita. Jubeniletan Zubeldia (Intxurre) eta Goikoetxea (Tolosa) ariko dira, une onean dauden bi pilotari. Maila berean, Altuna (Aurrera-Tolosa) eta Unai Alberdi (Ilunpe) aurrez aurre. Tolosarrak maila horretako pilotari onenetarikoa izango du aurkari. Etorkizunekoetan, Ruiz de Larramendik (Lapke) aurkari zaila izango du aurrean: Murua (Bergara), bere mailako pilotari onenetarikoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!