Tolosako ikasleak lurzoruari begira

Ataria 2019ko maiatzaren 23a

Tolosako ikastetxeek Eskola Agenda 21 egitasmoko udal-foroan Lurzorua gaitzat izan duten ikasturteko lanaren emaitzak aurkeztu dituzte, Tolosako udaletxean.

Zazpi ikastetxe izan dira buru-belarri lanean aritu direnak: Samaniego, Orixe, Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutua, Laskorain, Herrikide, Inmakulada ikastetxea eta Peñascal zentroa. Guztira 4.700 ikaslek hartu dute parte. Ikasleek udalari hainbat proposamen egin dizkiote, eta beraiek ere lurzoruaren egoera hobetzeko hainbat konpromiso hartu dituzte. Badira 17 urte Tolosan Eskola Agenda 21 abian jarri zenetik. 2003. urtean ekin zioten proiektuari eta, ordutik, Tolosako Ingurumen Zentroak (TIZ) koordinatzen duen egitasmo horren bitartez, garapen jasangarriarekiko konpromisoak ikastetxeetara hurbiltzea lortu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!