Beste koska bat egin du gora Tolosak Euskadiko Kopan

Imanol Garcia Landa 2019ko maiatzaren 23a

Tolosa CF Euskal Ligako taldeak ez du oraindik denboraldia bukatu nahi. Bigarren mailara igoera lortu eta gero, Euskadiko Kopan bigarren kanporaketa gainditu du.

Oraingo honetan bigarren mailako Oiartzun taldearen aurka. Bina egin zuten, eta gero penaltietan lortu zuen aurrera egitea Tolosak. «Hasiera ona izan genuen, lehen zatian 2-0 aurreratu baikinen», esan du Imanol Cabero entrenatzaileak. «Bigarren zatian gehiago sufritu genuen, bi gol jaso eta gero penaltietan lortu genuen irabaztea. Polita izan da bigarren mailako talde baten aurka indarrak neurtzea».

Hurrengo kanporaketa final-laurdenetakoa izango da. Goierri Gorri taldearen aurka jokatuko dute, igandean, 17:00etan, Beasainen. Partida bakarrera izango da eta, irabaziz gero, finalerdia Aurrera de Vitoria edo Alavesen aurka jokatuko dute. «Goierri Gorri Euskal Ligako taldea da, eta aurten elkarren aurka jokatu ditugun bi partidak irabazi ditugu», esan du Caberok. «Halere, partida zaila izango da, Euskadiko Kopako finalerdira pasatzea sari polita delako».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!