Bisigu eta Sagardo Festako otorduetako txartelak, salgai

Ataria 2019ko maiatzaren 22a

Ekaineko lehen asteburuan ospatuko da Bisigu eta Sagardo Festa. Batetik, uztartze afaria izango da, ostiralean, 20:00etan, 27 euroren truke.

Bestetik, Zerkausian, bisiguaren menua dastatu ahal izango da larunbatean eta igandean, 55 eurotan. Txartelak, Tolosaldea Tour turismo bulegoan erreserbatu daitezke, baita 943 697 413 zenbakira deituz edo tour@tolosaldea.eus helbidera idatziz ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!