Belar txarrik ez dagoela erakutsiko dute, asteburuan, Bedaion

Eneritz Maiz Etxarri 2019ko mai. 21a, 19:59

Bedaiotarrak 'Belar txarrik ez do!' kultur asteburuan sartuko dira, eta ikastaro eta liburu aurkezpenak izango dira, besteak beste.

Bedaion asteburu betea izango dute eta, batik bat, belarren bueltan ibiliko dira. Kantabriatik etorriko den Maria Pacharen eskutik, Kosmetika Naturala ikastaroa izango da: ukenduak, oleatoak, tinturak, olio esentziak,... Bi orduko irteera egingo da sendabelarrak ezagutu eta izendatzeko, bai larunbatean eta baita igandean ere.

Era berean, larunbat goizean, Cesar Lerma eta Sofia Armenterosen bi libururen aurkezpena izango da: Manual de cocina bellotera eta Usos de 113 plantas silvestres de los campos Norteños. Liburuak erosteko aukera izango da. Haritzaren ezkurrak eta landare basati jangarrien ezaugarrien eta erabileraren solasaldia eta bi orduko irteera, basalandare jangarriak ezagutu eta izendatzeko izango da. Larunbat arratsaldean, berriz, haritz ezkurrak eta landare basati jangarriak kozinatuko dituzte, afaritarako. Hainbat plater prestatuko dituzte: saltsak, pateak, ezkur ogia, ezkur hanburgesak,...

Saio guztietarako izena eman beharko da, 635 75 08 35 telefono zenbakian. Larunbateko eta igandeko bazkarirako ere izena eman behar da, eta larunbateko afarian bi menu izango dira aukeran: arratsaldean sukaldatutako begetarianoa (10 euro) eta ez begetarianoa (20 euro).

BELAR TXARRIK EZ DO! EGITARAUA

Maiatzak 25, larunbata

09:30-11:30/12:00-14:00. Kosmetika naturalaren ikastaroa, Maria Pacharen eskutik. 40 euro.

10:00-11:30/12:00-14:00. Bi libururen aurkezpena, haritzaren ezkurrak eta landare basati jangarrien ezaugarrien eta erabileraren solasaldia eta bi orduko irteera sendabelarrak ezagutu eta izendatzeko.

14:00. Bazkaria.

16:30-20:00. Haritzaren ezkurrak eta landare basati jangarrien sukaldaritza teorikoa eta praktikoa, Sofia Armenterosen eskutik.

Ondoren. Afaria. Arratsaldean prestatutakoa jango da. Eguna amaitzeko zuzeneko musika izango da.

Maiatzak 26, igandea

10:00-12:00/12:30-14:30. Kosmetika naturalaren ikastaroa, Maria Pacharen eskutik.

14:30. Bazkaria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!