Tolosa CF-k hiru puntura jarraitzen du

Ataria 2019ko maiatzaren 21a

Erregional Ohorezko Mailan azken aurreko jardunaldia jokatu zen asteburuan. Tolosa CF-k, bigarren postua eta igoera lortze aldera, hiru puntuak beharrezkoak zituen. Azken bigarrenaren etxean jokatzen zuen, baina ez zen partida erraza izan.

Allerrukoak borrokarako zeuden, eta porrota garesti ordaindu zuten. Amaieran 2-3ko emaitzarekin amaitu zen partida, eta hiru puntuak Tolosara. Bigarren postua lortzeko, ordea, bazen beste baldintza bat: Anaitasunak galdu egin behar zuen. Bolada txarrean da Azkoitiako taldea, baina asteburuan, etxean, ez zuen hutsik egin: Aretxabaletari 3-0 irabazi zion.

Azken jardunaldiaren faltan, Eibar lider doa, 73 punturekin. Anaitasunak 67 ditu, bigarren postuan. Tolosa CF 64rekin dago.

Azken jardunaldian erabakiko da dena, eta Tolosa CF-k bere aukerak izango ditu jardunaldi honetan lortu ez duena lortzeko, izan ere, Anaitasunak liderraren etxean jokatzen du, hil ala biziko partida. Azkoitiarrek puntu bat nahikoa dute bigarren postua eta zuzeneko igoera lortzeko. Tolosa CF-k etxean Añorga hartuko du. Hiru puntuak ezinbestekoak dira urdinentzat, amets egin ahal izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!