43 urte, eta sahararrak oraindik borrokan

Ataria 2019ko maiatzaren 21a

Tolosaldea Sahararekin elkarteak urteroko elkarretaratzea egin zuen, atzo, Mendebaldeko Sahararen okupazioaren aurka.

Maroko Mendebaldeko Saharatik at leloa defendatuz, dozenaka herritarrek bat egin zuten, atzo, Tolosaldea Sahararekin elkarteak elkarretaratzea egindako deiari. Tolosako Plaza Zaharrean, beste behin gogora ekarri zuten, duela 43 urte Marokok Mendebaldeko Saharako lurrak okupatu zituela eta, orduz geroztik, saharar herria errefuxiatuen kanpamenduetan bizi dela, ALjeria helgoaldean.


Aldarri politikoak biribildu du, saharar herriari elkartasunez prestatutako Maiatza Borrokan egitaraua, eta uda hasieran beste zubi bat eraikiko da, eskualdearen eta sahararren artean, Oporrak Bakean egitasmoaren eskutik.


Elkartasun oinak eta hauspoak, Bueltaka

Joan den maiatzaren 12an Bueltaka egitasmoa antolatu zuten,Tolosako Berazubi estadioan, atletismoa eta elkartasuna uztartuz. Estadioari emandako buelta bakoitzeko euro bat jarriz, udan eskualdera bertaratuko diren haur sahararrentzat ostatua finantzatzea zen helburua.


Horrela, Tolosaldea Sahararekin elkarte antolatzaileak esker mezua zabaldu nahi izan du, hitzorduan jasotako laguntzagatik. Azaldu dutenez, 22 taldek eta hainbat eta hainbat norbanakok parte hartu zuten eta, guztiei esker, 4 haur errefuxiatu gehiagok izango dute, uda Tolosaldean pasatzeko aukera.
Honakoak izan dira 22 talde laguntzaileak: Uzturpe Ikastola, C.M.O, Ibarrako Udala, Mahala, Carnicas Goya, Sotos Farmazia, Peñaskal Fundazioa, Ilargi Taberna, Casa Julian, Anoetako Herri Mugimendua, Pagola sendia, Baserria KM0, Orbela taberna, Ikatza Taberna, San Francisco 25 Kafetegia, Limousin Txirrindulari Eskola, Udaberri Dantza taldea, Otsabio Autoak eta Dionisio Ormazabal.


Horrez gain, antolatzaileek Tolosako Udalari, Lan brigadari, Usabal Kiroldegiari, Tolosa CF-ri eta 1990 tabernari ere eskerrak eman nahi izan dizkiete, hitzorduan laguntzeagatik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!