Juan Ignazio Mendizabal Tolosako zinegotzi ohia hil da

Ataria 2019ko maiatzaren 20a

1979ko udal hauteskundeetan Herri Batasunako zinegotzi aukeratu zuten Mendizabal.

1979ko apirilaren 3an, egin ziren udal hauteskundeak, bigarren errepublikatik lehen aldiz, alderdi politikoek aurkeztutako hautagaitzen artean eta sufragio unibertsalez aukeratu ziren udalbatzak.

Udal hauteskunde haietan, EAJ izan zen alderdirik bozkatuena eta bederatzi zinegotzi eskuratu zituen; Iñaki Linazasoro Mate aukeratu zuten alkate. Herri Batasunak lau zinegotzi eskuratu zituen, Juan Ignacio Mendizabal Amantegirekin batera, Jesus Mari Agirre Mauleon, Jokin Gorostidi Artola eta Pepi Gorostidi Garmendia. Lehen udal hauteskunde haietan, Euskadiko Ezkerrak bi zinegotzi, PSE-PSOEk zinegotzi bat eta EKAk beste bat eskuratu zituzten.

Mendizabalen aldeko hileta elizkizunak gaur egingo dituzte, 19:00etan, Tolosako Korpus Khristi parrokian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!