Aukera ugari Berazubiko Kultur Astean

Irati Urdalleta 2019ko maiatzaren 19a

Herri kirolak egin dituzte Berazubiko V. Kultur astean. Berez Aimar Irigoien harri-jasotzaileak parte hartu behar bazuen ere, ondoez batean ondorioz Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV'na aritu da.

Berazubiko V. Kultur Astearen baitan, aukera zabala egon da egun osoan zehar. Goizean, pintxo potea egin dute, eta herri kirolak ere egon dira, estadioaren ondoan jarritako karpan. Bertan izan dira Hodei Iruretagoiena Izeta IV.na harri-jasotzailea eta Aratz Mugertza eta Iñaki Azurmendi aizkolariak. Behin probak amaituta, etxetik ekarritako janariarekin bazkaria egin dute. Eguna borobiltzeko, arratsaldeko 16:30ean, DJ Jonasen emanaldia izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!