Haurrek mugikortasunari lotutako beharrak identifikatu dituzte

Ataria 2019ko maiatzaren 18a

Haurren Hiria proiektua herritarrei zabaltzeko ekitaldia izan da, goizean, Alondegia plazan. Herriko mugikortasuna izan da aurten landu duten gaia, eta udal ordezkariei horren berri eman diete.

Mugikortasunari lotuta dauden beharrak identifikatu dituzte, adin, behar eta ibilgailu motak kontuan hartuta. Bost urtetako bidea ikusgai egon da, panel eta pantaila bidez.

Haurren Hiria logoa duten zapiak banatu dituzte, eta jolas ezberdinez gain, txapak egiteko aukera izan dute bertaratu direnek. Txirrina jaso dute oroigarri moduan, eta udal ordezkariei landutako guztia helarazi ostean, hamaiketako ederra egin dute parte hartzaile guztiek. 

Aurretik, Haurren Hirian parte hartu duten haurrek Olatz Peon alkateari opari bat egin diote. Eskerrak emateaz gain, hitz eman die haurrei, beraiek aurkitu dituzten akats guztiak kontuan hartuko dituztela, eta lanean jarriko dituztela udaleko teknikariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!