Eguerdian hasi dira partidak jokatzen eta finalak 19:30 inguruan izango dira. Auzo elkarteak Larramendiri bizia emateko antolatu du txapelketa eta Arkaute parkean edariak eta pintxoak banatzeko postuak jarri dituzte.
Eguraldiak ez du gehiegi lagundu eta Arkaute etxeko gela bat prestatu dute gaztetxoak arropaz alda daitezen.