Fotopic Saria banatu dute

Ataria 2019ko maiatzaren 18a

Formatuz aldatuta iritsi da Fotopic aurten. Zozketa bidez aukeratuak izan dira bi saridunak: Regina Karrera eta Maria Probanza.

Gaur, Karrerak jaso du saria, Probanzak ezin izan baitu sari banaketa ekitaldira gerturatu.

Parte hartzaileek argazkiak aurkeztu behar izaten dituzte, eta aurten ez du epaimahai batek aukeratu saria. Argazkiaren kalitateari ez diote garrantzirik eman, baizik eta parte hartzeari. Eta helburuen artean, jende gehiagoarengana iristea izan dute.

Beste urteetan, nazioarteko egunari begira jarri izan dute argazkien erakusketa, baina oraingoan, 10. urteurren ekitaldien barruan sartuko dute, eta urte amaierara begira jarriko dituzte argazkiak ikusgai.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!