Museoen Nazioarteko Egunean, herritar guztientzat ateak zabalik

Ataria 2019ko maiatzaren 18a

Tolosako Topic museoak, gaur, egun guztian zehar ateak zabalik izango ditu bisita egin nahi duenarentzat. Museoen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, goizean, sartu-irten handia egon da. Haur, gazte eta helduak ibili dira txotxongiloen artean.

Arratsaldean ere, 15:00etatik 19:00etara, ateak zabalik izango ditu txotxongiloak bisitatu nahi dituenarentzat. Aurten 10 urte betetzen dira Topic herritarrentzat zabaldu zutela.

Idoya Otegik ekitaldien aurkezpenean azaldu zuen bezala, «gizarteari irekitako museoa da. Museo bat ez da pieza ezberdinak biltzen dituen areto bat, herritarren inplikazioarekin batera, eragileekin elkarlanean, ekitaldi ugari hartzen dituen gunea baizik».

Arratsaldeko egitaraua

15:00-19:00. Ate irekiak TOPIC museoan.

16:30-19:30 BirZIklatu bigarren eskuko merkatua, Berdura Plazan.

17.00 -18:00. Haurrentzako doako tailerra Topic-en.

19:00. Musikariaren barruan, Tolosako Musika Bandaren kontzertua, Zerkausian.

21:30. Alde Zaharrean eta Santa Maria parrokian gaueko bisita gidatua gaztelaniaz, Tolosaldea Tour-eko bulegotik hasita.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!