Libe Martinez de Rituerto eta Xabi Bueno munduko txapeldunak txapel jaurtiketan

Ataria 2019ko maiatzaren 18a

Berazubiko V. Kultur astearen barruan, gaur jokatu da II. Munduko Txapel Jaurtiketa Txapelketa.

Haizea kontra izan dute parte hartzaileek eta ez dituzte nahi bezain tiraldi onak egin. Hiru txandatan egin dituzte jaurtiketak eta ondoren jakinarazi dute antolatzaileek sailkapena, emakumezko eta gizonezkoetan bananduta:

Emakumezkoetan

1. Libe Martinez de Rituerto

2. Leire Alonso

3. Arantxa Calvo

Gizonezkoetan

1. Xabi Bueno

2. Andu Martinez de Rituerto

3. Eneko Pascual

Berazubiko V. Kultur Astearen barruan, jai giroak jarraitu du gaur herri bazkariarekin eta DJaren musikarekin. Auzo elkartean Cosas de Juglares antzerkia eskainiko dute, gauean, 22:30ean hasita.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!