Loratu da Tolosa

Ataria 2019ko maiatzaren 18a

Lore eta landare azoka egin dute gaur goizean Tolosan. Berdura plazan 10 postu jarri dituzte mintegiek.

Astero-astero Tolosan izaten diren postuez gain, beste lau lorezain izan dira gaur Berdura plazan. Jende asko gerturatu da erosketak bertan egitera.

Gainera, Gaztelako atean, lorez osatutako artelan bat jarri du Lore Artean Gipuzkoako loradenden elkarteak. Berrikuntzaren atea deitu diote eta instalazio honetan kolore gorriko loreak erabili dituzte bizi indarraren sinbolo gisa. Lastoa eta artilea ere erabili dituzte Idoia Lizeagak artistikoki zuzendu duen lan honetan. Donostia, Errenteria, Deba, Hernani eta Elgoibarko lorezainez gain Tolosako Arregik ere parte hartu du ekimenean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!