2019ko Ondasun Higiezinen gaineko zerga ordaintzeko epea, abian

Ataria 2019ko maiatzaren 17a

Udalak abian jarri du Hiri eta Landa izaera duten Ondasun Higiezinen gaineko zerga ordaintzeko borondatezko epea, uztailaren 1a bitarte.

Tolosako Udaleko Ogasun sailetik jakinarazi dutenez, aurtengo ekainaren 19a baino lehen helbideratutako ordainagiriak entitate finantzarioen kontu korrenteetatik kobratuko dira zuzenean, ordaintzeko borondatezko epea amaitzen den egunean bertan.

Helbideratu gabeko ordainagiriak, berriz, zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira maiatzean zehar. Kasu honetan, ordainketa internet bitartez, www.tolosa.eus webguneko 'nire ordainketa' atalean, edota entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu behar da.

Ekainaren 7a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, Tolosako Udalean eskatu behar du. Aurten, Tolosan, 17.215 ordainagiri jaurti ditu Udalak, 16.723 herrian bertan, eta 492 landa eremuan. Horietatik, 14.660 daude helbideratuta; 2.555 helbideratu gabe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!