Sagardo eta Bisigu Festako txartelak, salgai

Ataria 2019ko maiatzaren 17a

Maiatzaren 31n hasi, eta ekainaren 2ra bitarte ospatuko da Tolosako Bisigu eta Sagardo Festa, itsasaldea eta nekazal giroa uztartzen dituen ekitaldiz jositako egitarauarekin.

Batetik, sagardoarekin uztartze afaria izango da, hilaren 31n, ostirala. 20:00etan hasiko da, Txinparta elkartean, eta txartelek 27 euro balio dute. Bestetik, Zerkausian, bisiguaren menua dastatzeko aukera izango da ekainaren 1ean (gauean) eta 2an (eguerdian), 55 euroren truke.

Udalak jakitera eman du otorduetarako tiketak salgai daudela. Tolosaldea Tour turismo bulegoan erreserbatu ahal izango dira, baita telefonoz 943 697 413 zenbakira deituz edota tour@tolosaldea.eus helbide elektronikora mezua bidaliz ere.

Sagardoarekin uztartze afaria: 27 euro

  • Nafarroako Zainzuriak
  • Antxoak
  • Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin
  • Solomo-burua
  • Gorrotxategik prestatutako azkenburuko berezia

Plater bakoitza sagardo edo edari batekin aterako da.

Bisigu menua: 55 euro

  • Antxoak gatzetan
  • Tomate entsalada hegaluzearekin
  • Zainzuria Nafarroa A.G.B.
  • Bisigua parrilan
  • 'Bixigoxo' azkenburukoa
  • Edariak: Heras Cordon kriantza, Gaintza txakolina, Insalus ura, Irigoien-Herrera eta Tolosaldeko sagardotegi guztietako sagardoa
  • Zabala kafea

EGITARAUA

Maiatzak 31, ostirala

20:30. Sagardoarekin uztartze afaria.

Ekainak 1, larunbata

11:30. Bisita gidatua eta dastatzea: Tolosaldeko sagardotegien historia, Tolosako kaleetan. (5€)

11:30-14:30 eta 19:00-21:30. Tolosaldeko sagardoak eta pintxoak dastatzeko aukera, Zerkausiko 'Sagardoaren Txokoa' gunean.

14:00. Bisiguaren festako bazkaria, Zerkausian: 55 €.

19:30. Bertsolariak eta dastatze musikatua, Zerkausian.

21:00. Bisiguaren festako afaria, Zerkausian: 55 €

Ekainak 2, igandea

11:30-14:30. Tolosaldeko sagardoak eta pintxoak dastatzeko aukera, Zerkausiko 'Sagardoaren Txokoa' gunean.

14:00. Bisiguaren festako bazkaria, Zerkausian: 55 €.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!