Mikel Leonet tolosarra fitxatu du Gipuzkoa Basketek

Ataria 2019ko maiatzaren 16a

Gureak eta Atzegik bultzatutako Pauso Berriak programari esker hasi da lanean Leonet, formakuntza fasea amaitu ondoren.

Donostia Arenako zaletu amorratua da Mikel Leonet. Orain, ikusle izatetik Gipuzkoa Basketen lan egitera pasa da tolosarra. Taldeari laguntzea nahiz administrazio arloan esku bat botatzea izango da Leoneten zeregina. Asteazkenean taldekideak ezagutzeko aukera izan zuen Donostia Arenan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!