Eduardo Mocoroa musika eskolan matrikulatzeko epea, zabalik

Tolosaldeko Ataria 2019ko mai. 15a, 18:30

2019-2020 ikasturtean ikasten jarraitu edo hasi nahi dutenek, maiatzean, ekainean edota irailean eman dezakete izena.

Oraindik aurtengo ikasturtea amaitu ez bada ere, Eduardo Mocoroa musika eskolan hurrengorako prestatzen ari dira. Honezkero zabalik da datorren ikasturteko matrikulazioa.

Izen emateak, mailaka egingo dira, irailera bitarte. Aurreko astean hasi ziren bertako ikasleekin, instrumentua jotzen dutenekin eta horiek gabeko ikasketak egiten ari direnekin. Horiek, bihar arte dute ikasten jarraitzeari baiezkoa emateko aukera. Asteartetik ostegunera, berriz, instrumentua lehen aldiz hartuko duten bertako ikasleek eman ahalko dute izena. Hilaren 24ean, ostirala, hutsik geratzen diren plazak zozkatuko dituzte, 18:00etatik aurrera.

Maiatzaren 27tik 31rako astean, instrumentua lehen aldiz hartuko duten ikasleek gauzatuko dute matrikula. Ekaina osoan zehar, bertakoak ez diren ikasle berriek burutu ahalko dute, plazak bete arte. Azkenik, irailaren 3tik aurrera, kasu berezien (4. zikloa) txanda izango da, eta plaza hutsak betetzeko matrikulak egiteko aukera egongo da.

Izen emateko orriak eta matrikulaziorako bete beharreko baldintzak www.tolosa.eus webgunean begiratu daitezke. Tramiteak, ordea, musika eskolan bertan burutu behar dira, astelehenetik ostiralera (10:00-13:00 eta 17:00-19:00). Zalantzaren bat argitzea nahi dutenek, egoitzara (Rondilla kalea, 34 B) bertaratu, 943 65 15 93 telefono zenbakira deitu, edota musika@tolosa.eus helbidera mezua idatzi behar dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!