Realeko txapeldunak Tolosan izango dira bihar

Ataria 2019ko maiatzaren 15a

Nerea Eizagirrek Tolosan egoteko aukera izango du, orkatilan min hartuta Espainiako Selekzioa utzi behar izan baitu. Erreginaren Kopako txapeldunek Gipuzkoan barrena itzulia egingo dute bihar.

Realak tituluren bat irabazten duenean Gipuzkoan barrena ibilaldia egiten du. Ohitura horri jarraituz, Erreginaren Kopako irabazleak bihar Tolosan izango dira, 16:30ean. Udaletxetik ospatuko dute zaleekin joan den larunbatean lortutako lorpena.

Gipuzkoatik barrena ibiliko den espedizioaren ordutegi eta ibilbidea honakoa izango da:

11:00 – Aretxabaleta

11:45 – Arrasate

13:00 – Beasain

16:30 – Tolosa

17:30 – Urnieta

18:30 – Lasarte-Oria

19:30 – Hondarribia

20:30 – Irun

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!