Beñat Azaldegi, Lehen Mailako MVP-a

Ataria 2019ko maiatzaren 14a

Denboraldia amaitu da Lehen Maila Nazionalean. TAKE RedLine Mekanika saskibaloi taldeak ez du igoera fasea jokatuko, denboraldia seigarren amaitu baitu. Hala eta guztiz ere, Euskal Saskibaloi Federazioak ez du ahaztu TAKE.

Euskal Saskibaloi Federazioak denboraldiko izarrak aukeratu ditu. Estatistikak kontuan hartuta Beñat Azaldegi izan da lehen mailako MVP edo jokalari baliotsuena. Tolosarrak 18.9 puntuko balorazioa lortu du. Bigarren, Disdira Bitxitegia taldeko Ibon Guridi geratu da, 18.2ko balorazioarekin. Laugarren postuan, TAKE RedLine Mekanikako beste jokalari bat ageri da, Lander Lasa 16.3ko balorazioarekin.

Beñat Azaldegi erreboteen sailkapenean ere lehen postuan geratu da. Bataz beste 10.3 errebote lortu ditu partidako tolosarrak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!