HARAGI-ren balantzea hitzez eta argazkiz

Ataria 2019ko maiatzaren 14a

Ehunka tolosar eta bisitariren presentzia izan du HARAGI topaketak, helburuak «aise» beteta.

Tolosan egin den HARAGI, Txingarraren eta Haragiaren Nazioarteko Topaketaren bigarren edizioa, «arrakastaz» itxi dute.

Jende asko gerturatu da antolatzaileen esanetan Tolosara, «giro paregabea» sortuz. Tolosako Udala, Basque Culinary Center eta Hazi Fundazioak helburuak aise bete dituztela azaldu dute, «pozarren». Euskal Herria plaza izan zen HARAGIren gune nagusia, eta zuzeneko erakustaldi eta dastatzeek ehunka bisitari bildu zituzten, parrillariak harritzerainoko jende ilarak sortuz. Ehun pertsona inguruk parte hartu zuten txuletak erretzen ikasteko tailerrean, eta ohikoa bihurtu den Zerkausiko bazkariak ia 300 pertsona bildu zituen, herriko lau erretegiek eskainitako Txuleta Menua dastatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!